Logo
NOR GARA
Email

Itsasoetan urtero 12 milioi tona zabor baino gehiago isurtzen dira, eta 2030erako isurketek ia 30 milioi tonara egingo dute gora isurketek McArthur Fundazioaren arabera eta beraz, ordurako itsasoan, arraina baino zabor hondakin gehiago egongo da.

Hori dela eta, Getariako Itsasplanet irabazi asmorik gabeko elkarteak, hainbat erakunde publiko eta pribaturen laguntzarekin (sponsor-ak), BLUE POINT proiektua jarri du abian, itsasoak garbitzen eta arrantza-sektore berriari eta itsasoko plastikoaren berrerabilpenari lotutako enplegua sortzen laguntzeko.

Gizarte zibila (herritarrak, enpresak eta erakundeak) itsasoaren eta ibaiaren kutsaduraren arazo larrirako irtenbideak bilatzen eta aplikatzen parte hartzera bultzatu nahi da. Arazo horrek, biodibertsitateari ez ezik, gure osasunari eta ozeanoek, gizateriaren azken erreserba gisa, gure biziraupenerako eskain ditzaketen baliabideei ere eragiten die.

Izan ere, itsasoen eta geure buruaren gaineko mehatxua aukera ona izan daiteke itsasoko plastikoaren arrantzara eta berrerabilpenera bideratutako sektore sozio-ekonomiko berri bat bultzatzeko, giza lanpostu berriak sortzen baititu, robotizazioak eta pandemiak laneko zaurgarritasuna areagotzen baitute.

Horregatik, plataforma horrek itsasoak garbitzen laguntzeko aukera eskainiko du, hainbat jardueraren bidez, baina, era berean, negozio bati ekiteko eta profesional gisa trebatzeko aukera emango die Ekonomia Urdinaren sektore berri horretan lan-etorkizuna landu nahi dutenei.